Arrazakeriaren aurkako 'Antizurrumurru martxa' egingo da igandean Pasaia eta Donostia artean →
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 21. Horren harira, igande honetan Antizurrumurru martxa egingo da Pasaia eta Donostia artean, SOS Arrazakeriak, Medicusmundik, Caritas-ek, Berpiztuk, Emaus-ek eta beste hainbat elkartek deituta. Immigranteei buruzko aurreiritzi eta estereotipo faltsuez ohartarazi dute egitasmoaren antolatzaileek.
Elkarte horietako kideek gizarteari eskatu diote immigranteen inguruko zurrumurruak eteteko, “arazo sozial batzuren edo guztien ardura haiengan desbideratzen dutelako, bereziki krisi garai hauetan, errudun bilakatuz”.
Aurten, arrazakeriaren aurkako martxak Usandizaga institutuko diseinu ikasleen kolaborazioa izan du. Haiek diseinatu dute egitasmoaren kartela, eta flash-mob bat ere egin dute.
fuente: www.argia.com